LEHEN HEZKUNTZAKO HEZKUNTZA-PROIEKTUA

Lehen Hezkuntza (6-12 urte), Bigarren Hezkuntzarekin batera, hezkuntzaren ohiko etapa derrigorrezkoa da. Aldi honetan, bizitza osorako hezkuntzaren oinarriak finkatzen dira, ikasleak gai izan daitezen beren etorkizuna aukeratzeko, beren bizitzei zentzua emateko, euren erabakien arduradun izateko eta gizartean pertsona konprometitu gisa integratu eta modu aktibo, kritiko eta arduratsuan parte hartzeko.

Etapa honetan, ikasleen gaitasunak modu integralean garatzen dira eta aurrera egiten da aurreko etapan hasitako oinarrizko gaitasunen lorpenean, familiekin eta beste instantzia eta hezkuntza-eragile eta sozializatzaile batzuekin batera.

Gure irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren xedea da ikasleek euren eta ikaskideen gaitasunak ezagutzea, horiei balioa ematea eta ezagutzak bakarka nahiz taldean barneratzeko pizgarri izatea.

Giza balioetan oinarritutako hezkuntza-plana garatzen dugu (elkartasuna, bakea, lankidetza, tolerantzia, parte-hartzea, konfiantza), eta kristau-komunitatean integratzen laguntzen dieten balio kristauak eta erlijio-esperientzietako bizipenak transmititzen ditugu.

Uste dugu kuriositatea, konfiantza, errespetua, ahalegina eta arazoak gainditzearen poztasuna oinarri sendoak direla, batetik, ikaskuntzarako, eta bestetik, gauzak egiten jakiteko eta bereziki izaten jakiteko gaitasunak lortzeko.

Gure ikasleen aberastasun indibidualaren aitortza da garai honetako beste oinarrietako bat. Horretarako, tutoretza ekintzak eta aniztasunarekiko arreta modu berezian zaintzen ditugu, ikasleen ezagutza eta laguntza, familiekiko komunikazio irekia eta hurbila eta irakasle taldeko kide guztien lankidetza estua ardatz harturik.

Elebitasuna gizarte-kohesioko elementua da gure inguruan eta bete beharreko helburu bat da ikasleak bi hizkuntzetan ahoz eta idatziz komunikatzeko gai izatea. Gure erronka da elebitasunaren helburuari atzerriko hizkuntza baten ezagutza egokia ere gehitzea. Horrexegatik, zientzietako irakasgaietako bat ingelesez izango da lehen hezkuntzako etapa honetan.

Para poder ofrecer los servicios de nuestra web y poder administrar la página, www.fefc.es, La Fundación Educativa Francisco Coll, así como las empresas relacionadas con la prestación de los servicios de la web, guardaremos cierta información en su dispositivo mediante el uso de las cookies. Si quiere saber qué son las cookies, cuáles utilizamos y cómo eliminarlas, consulte política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
La Anunciata Ikastetxea
Hola 👋
¿En qué podemos ayudarte?

Zertan lagun zaitzakegu?