BATXILERGO DUALA
Gure hezkuntza-eskaintza zabaldu eta elebitasunaren aldeko apustu sendoa egiteko helburuarekin, La Anunciata ikastetxeak BATXILERGO DUALA DIPLOMA programara atxikitzea erabaki du, Batxilergoko titulazio bikoitza eskuratzeko aukera eskaintzeko asmoz.
Programa honek aldi berean bi titulazio lortzeko aukera ematen du: gure herrialdeko batxilergoa eta estatubatuarra. Modu honetan, ikasleak bi ikastetxetako ikasketak egiten ditu aldi berean: gurean, aurrez aurreko eskolen bidez eta, amerikarrean, modu birtualean. Ikasleek 6 kreditu estatubatuar egin beharko dituzte guztira eta, honela, ikastetxeko ikasketak baliozkotzearekin batera, ikastetxean lorturiko Batxilergoko titulazioa ez ezik, “High School” titulu estatubatuarra ere lortuko dute.
Programa hau Academia Corporation-ek sortua da, ikasleak lan-merkatuari aurre egiten lagunduko dioten gaitasun mailarik onenak lortzen prestatzeko xedearekin. Asko dira “Nazioarteko Batxilergo Duala Diploma” programak ikasleari eskaintzen dizkion balioak eta abantailak, baina horietarik hiru helburu nagusi azpimarra daitezke:
* Hizkuntza murgilketa, ikasketa- eta lan-ingurunean.
* Murgiltze teknologikoa, % 100 online, irakasleak, plataformak, tresnak, komunikazioak, etab.
* Ikaslearen murgiltze pertsonala kudeaketan, ahaleginean, erantzukizunean, antolaketan eta heldutasunean, bai ikasketei bai lanari dagokionez.
Eskuragarri jarri ditugu bai Diploma Duala programaren diptikoa bai Espainiako telebistek emandako albistegi batzuetarako estekak eta baita ikasleek egindako bideoak ere.
Telebistako Albisteen Bideoak:
Diploma dualean interesa duten haurrekin egindako bideokonferentzia, bere esperientzia kontatuz eta haien galderei erantzunez.
Programa Dualean interesik izanez gero, bidali mezu bat helbide hauetara:
- leire.salas@fefcoll.org
- cbarrenecheao@fefcoll.org