Erasmus +

http://www.sepie.es/

La Anunciata Ikastetxea 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetarako ERAMUS+ K229 proiektua lortu duten 731 ikastetxeetako bat da. Horrek esan nahi du gure ikastetxeko bi belaunaldik Erasmus+ programan parte hartu eta honek eskaintzen dituen abantailez gozatu ahal izango dutela.

Azken ERASMUS+ proiektuan bezala (2015-2017), ikastetxe koordinatzailea Holandako Bonaventura College ikastetxea (Leiden) izango da, eta ikastetxe horrek ere parte hartuko du eskola-trukeetan. Bazkide gisa parte hartuko duten gainerako ikastetxeak aurreko proiektuan ere gurekin parte hartu zuen Sardiniako E. Piga Lizeoa (Villacidro) eta ERASMUS+ programan lehen aldiz parte hartuko duten Madrilgo Santa Catalina de Sena ikastetxea eta Convitto Nazionale “Paolo Diacon” (Cividade del Friuli) ikastetxea dira.

“ERAMUS+ KA229: ESKOLEN ARTEKO TRUKE-ELKARTEA” ekintzek hiru ardatz nagusi dituzte: irakasleen prestakuntza, ikasleen mugikortasuna eta balio europarren garapena, hala nola, lankidetza, inklusioa eta tolerantzia. Honela, ERAMUS+ programak, eskolen arteko trukea egiteko aukeraz gain, EBko beste ikasle eta irakasle batzuekin lankidetzan aritzeko eta lan egiteko abagunea ematen digu.

Azkenik, datozen bi urteotan garatuko dugun proiektuaren izenburua honakoa da: Worldwise Students: Promoting media literacy as a tool for an inclusive school.

Para poder ofrecer los servicios de nuestra web y poder administrar la página, www.fefc.es, La Fundación Educativa Francisco Coll, así como las empresas relacionadas con la prestación de los servicios de la web, guardaremos cierta información en su dispositivo mediante el uso de las cookies. Si quiere saber qué son las cookies, cuáles utilizamos y cómo eliminarlas, consulte política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
La Anunciata Ikastetxea
Hola 👋
¿En qué podemos ayudarte?

Zertan lagun zaitzakegu?