Agenda 2030

Gure Blog-a ezagutu.

Planetako biztanle guztiek euskal herritarron kontsumo eredua izango balute, bi planeta eta erdi beharko lirateke guztion beharrak asetzeko.

Baina planeta bakarra dugunez gero, zer gertatzen da?

  • Beste batzuk gu baino okerrago bizi direla.
  • Munduko baliabide naturalak agortzen ari direla: gureak zein besteenak.
  • Gure hondakinekin lurzorua, ura eta airea kutsatzen ari garela.
  • Gure hondakinek gero eta leku gehiago behar dutela.
  • Etorkizuneko belaunaldien baliabideak kontsumitzen ari garela eta, azken batean, haientzat uzten ari garen etorkizuna ez dela oso atsegina.

Gure bizimodua guztiz jasanezina da, beraz. Orduan, zer egin dezakegu gure bizimodua jasangarria izan dadin?

ZER DA ESKOLAKO AGENDA 2030?

Gure hainbat herrik (99 Euskadin) eta Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxek (341 Euskadin, %50a) garapen iraunkorrerako hezkuntza bultzatzea erabaki dute; eta horretarako, udalerri eta ikastetxe horietan ESKOLAKO AGENDA 2030 deiturikoa aurrera eramatea erabaki dute. Beraz, Eskolako Agenda 2030, alde batetik, guztion konpromisoa da eta, bestetik, ekintza-plan bat da, ikastetxeko eta haren inguruko gizarte eta ingurumen egoera hobetzeko helburua duena.

ZEIN DIRA ESKOLAKO AGENDA 2030EN HELBURUAK?

  • Hezkuntzaren berrikuntza eta kalitatea lortzea, gure ikasleek arazoak konpontzeko gaitasunak gara ditzaten lortzea eta herritar parte-hartzaile izateko heztea.
  • Ikasleek eskolako eta udalerriko gizarte eta ingurumeneko arazoak ezagutzea eta horiek hobetzeko proposamenak eta alternatibak adostu eta gauzatzea.
  • Ikastetxea ingurumenaren eta gizartearen aldeko jardunbide egokien eredu bihurtzea.

Urtero gai bat landuko dugu eta gai horren inguruan eskola, etxe zein udalerrian sortzen diren arazoak aztertuko ditugu. Arazoak aztertu ostean, helburu batzuk finkatuko ditugu eta lanean hasiko gara erosten ikasiz, baliabideen erabilera egokia eginez, hondakinen ekoizpena murriztuz, hondakinak ondo kudeatuz, birziklatuz…

GURASOAK: ZER EGIN DEZAKEZUE ETXEAN?

  • Eskolako Agenda 2030ean lantzen ari diren gaiak etxera eraman ditzakezue. Ikasleen hezkuntza-helburuak lortzeko orduan, familiaren eragina eskolarena baino aski handiagoa da; bikoitza, adituek diotenez.
  • Ingurumen Batzordeko Kide gisa parte har dezakezue, eskolaren eta familiaren arteko harremana sendotzeko eta, ikasleen hezkuntzan, eskolak eta familiak norabide berean lagun dezaten.

Para poder ofrecer los servicios de nuestra web y poder administrar la página, www.fefc.es, La Fundación Educativa Francisco Coll, así como las empresas relacionadas con la prestación de los servicios de la web, guardaremos cierta información en su dispositivo mediante el uso de las cookies. Si quiere saber qué son las cookies, cuáles utilizamos y cómo eliminarlas, consulte política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
La Anunciata Ikastetxea
Hola 👋
¿En qué podemos ayudarte?

Zertan lagun zaitzakegu?