HISTORIA LABURRA

Urrun dago ikastetxeko ikasgelak ireki ziren 1939-1940 ikasturte hura. Garai hartan, matrikulazioa 221 ikaslekoa izan zen.

Domingotar ahizpak Pasaiako haurrei eskolak ematen hasi ziren Alameda eta Javier Maquina lotzen zituen eraikinean (gaur egun Eskalantegi kalea deritzon lekuan). Oso garai gogorrak izan ziren. Espainiako Gerra Zibila amaitu berria zen eta pasaitar askoren eguneroko bizitza ez zen batere erraza.

Inguruko haur asko eskolatze-adinean zeuden eta ez zitzaion erantzun egokirik ematen haur horien behar pedagogikoei. Gure ikastetxeak premia horiei erantzun nahi izan zien. LA ANUNCIATAk pasaitarren belaunaldiak hezi ditu gerraoste gogorrean, eta horiekin batera, baita Altza, Lezo eta Errenteriako ikasleak ere.

40ko hamarkadako eta 50eko hamarkadaren hasierako murrizketen ondorioz, aurrekaririk gabeko industria-hedapena gertatu zen 50eko hamarkadaren amaieran. Dinamismo handiko enpresetako langileen seme-alabak hezi zituen urte luzez gure ikastetxeak, eta garai hartako beharrei erantzunez, ikasketa teknikoak eskaintzen hasi zen La Anunciata ikastetxea.

Urte batzuk geroago, ikasle kopurua handitu zenez, gaur egungo ikastetxea eraikitzea erabaki zen. 1953ko maiatzaren 19an jarri zen lehen harria eta 1956ko ekainaren 8an ofizialki aitortu zuten Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe gisa, “Anunciata” izenarekin.

Eraikin zaharra itxi zenean, pasaitarrek eraikin berrira bidali zituzten euren alabak. Ikasle asko zeudenez, 1965ean pabiloi berri bat eraiki beharra ikusi zen, herriaren beharrak neurri batean behintzat asetzeko. 1966-67 ikasturtean zehar eraikitako pabiloian hamaika ikasgela berri egin ziren. Nesken matrikulazioa bederatziehun eta hirurogeita hamar ikaslekoa zen. 1968-69 ikasturtea 1190 ikaslerekin hasi zen.

Francoren diktadura luzearen amaierak askatasun handiagoa eta aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen eta LA ANUNCIATAk eskakizun pedagogiko berrietara egokitutako hezkuntza mistoa eskainiz erantzun zuen, baita ordura arte hezkuntza sistematik kanpo egon ziren euskararen eta euskal kulturaren presentzia indartuz ere. Ikastetxeak, gutxinaka, eta gure eskaintzaren ezaugarri diren balio kristauetatik abiatuta, Europako hizkuntzen irakaskuntzaren (ingelesa eta frantsesa), aniztasunarekiko eta ingurumenarekiko errespetuaren nahiz informazio- eta komunikazio-teknologia berrien inguruko egungo ezagutza eta eskakizunak barneratu ditu.

Ez dugu ahaztu nahi gaur arte egin dugun ibilbidea, eta balioa ere eman nahi diogu. Uste dugu gure iraganaren ezagutzak aberastu ez ezik, etorkizunerantz proiektatu ere egiten gaituela.

Para poder ofrecer los servicios de nuestra web y poder administrar la página, www.fefc.es, La Fundación Educativa Francisco Coll, así como las empresas relacionadas con la prestación de los servicios de la web, guardaremos cierta información en su dispositivo mediante el uso de las cookies. Si quiere saber qué son las cookies, cuáles utilizamos y cómo eliminarlas, consulte política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
La Anunciata Ikastetxea
Hola 👋
¿En qué podemos ayudarte?

Zertan lagun zaitzakegu?