AURKEZPEN LABURRA
Gure ikastetxean hezkuntza pertsonala eta integrala eskaintzen dugu. Gure ikasleek 4 hilabeterekin hasten dute euren ibilbidea, Haur Hezkuntzan; ondoren, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan jarraitzen dute. Azkenik, 18 urterekin ematen dituzte azken urratsak Batxilergoan.
Urte horietan guztietan zehar, gure ikasleak arlo guztietan hezteko helburuarekin lan egiten dugu, prestakuntza integrala baita gure xedea.
Gure ikasleak etorkizuneko herritarrak izango direnez, ingurunea ulertu, balioa eman eta errespetatzen duten pertsonak hezi nahi ditugu, baina horrez gain, gizartea modu kritikoan eta eraikitzailean behatzeko gaitasuna ere sustatu nahi dugu haiengan.