ESKOLA KONTSEILUA
Eskola Kontseilua Gobernuko Organo Kolegiatua da, hezkuntza komunitatea ordezkatzen duena ikastetxea kontrolatu eta kudeatzeko.
Eskola Kontseilua, gutxienez, hiru hilean behin biltzen da, baina baita zuzendariak deitzen duen edo gutxienez kideen herenak eskatzen duen aldi oro ere. Nolanahi ere, bilera bat egin behar izaten da ikasturtearen hasieran eta bukaeran. Bilkuretara joatea derrigorrezkoa da kide guztientzat.
Eskola Kontseiluko kide izaerak 4 urteko indarraldia du eta bi urtean behin erdibana aukeratzen dira:
– Zuzendaria
– Titulartasunaren 3 ordezkari
– Irakasleen 4 ordezkari
– Gurasoen 4 ordezkari (horietako bat AMPAren ordezkari)
– DBHko lehen ziklotik aurrera, ikasleen 2 ordezkari.
– Ikastetxeko administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.