KALITATEKO HEZKUNTZA
Urteak dira gure ikastetxea EFQM ereduan oinarritutako Kalitate Plan batean murgilduta dagoela. Plan hau gure Berezko Izaeran bertan definitzen diren Ikuspegi, Eginkizun eta Balioekin bat dator. Gainera, etengabe aldatzen ari den errealitatera egokitzeko berrikuntza eta sormena ere sustatzen ditu eredu honek.
Proiektu hau irakasle kualifikatu eta motibatuen lanari esker da posible; Ikastetxearekin konprometituta eta ikasleekin inplikatuta dauden eta ikastetxearen balioak transmititzeko eredu paregabea diren irakasleei esker, hain zuzen ere.