HAUR HEZKUNTZA (3-6 urte)
Haur Hezkuntzak hiru ikasturteko tartea hartzen du; 3 eta 6 urte bitartekoak, hain zuzen, eta haurren garapen integralean dimentsio guztietan laguntzea du helburu. Helburu hori familiekin lankidetza estuan egin beharreko lana dela ulertzen dugu.
Haur Hezkuntza da eskolatzearen hasiera markatzen duen garaia. Gure lan-proposamena erakargarria, motibatzailea eta kitzikagarria izateaz batera, gure txikien jakin-mina eta interesa bultzatzeko gai da, arrakastaz irakasteko eta ikaskuntzaren eremu guztiak gainditzea lortzeko jardueren eta baliabideen bidez, eta oso kontuan izanik haur bakoitzaren eboluzio-garaia.
Adin honetako haurrek beren irudia eraikitzera eta beren burua kontrolatzera bideratutako gauzak ikasten dituzte, autonomia eta ekimen pertsonala behar bezala garatzeko. Horri dagokionez, gure hezkuntza-proposamena bizi-esperientzietatik eta egindako ikaskuntzetatik abiatzen da, eta horiek abiapuntutzat hartzen ditu, ondoren, erronka edo arazo bat dakarten egoerak konpontzeko; horrela, gauza berriak ikasteko eta gaitasunen araberako hezkuntza egokia lortzeko.
Gure ikastetxeak modu positiboan erantzun behar dion beste erronka garrantzitsu bat elebitasuna eta, gizarte eleaniztun batean bizi garenez, euskararen normalizazioan laguntzeko erantzukizuna dugu. Uste dugu, Haur Hezkuntzan, pertsona baten hizkuntza-esperientzia familia-hizkuntzatik hasi eta bi hizkuntza ofizialak eta atzerriko lehen hizkuntza ezagutu arte garatzen dela. Aldi honetan zehar komunikazio-gaitasun egokia garatuko dute ikasleek, eta hizkuntzak elkarrekin erlazionatzeko eta elkarreraginean aritzeko gai izango dira.
Egoera sozial eta ekonomiko askotarikoak dauden ingurunean kokatzen garenez gero, aukera-berdintasuna bermatzeko, hezkuntza-komunitate osoaren laguntzarekin eta beharrezko laguntzekin erantzun behar diogu inklusioari ere.
Azken aipamena, baina ez garrantzi txikiagokoa, gure berezko izaeratik ondorioztatzen den balio kristau gizatiarretan oinarritutako hezkuntzari egin nahi diogu. Hasierako etapetatik lantzen dugu barnera begiratzeko, hausnartzeko eta entzuteko gaitasuna. Gaitasun hau garatzeak nork bere buruarekin topo egitea, norberaren eta besteen balioak ezagutzea eta errespetu eta lankidetza jarrerak edukitzea ahalbidetzen du.