Guardería (0-3 años)
- Neska-mutilen garapen osoa eta orekatua bultzatzea du helburu, familiekin lankidetza estuan, ingurunea ezagutzen lagunduz eta bakoitzaren nortasuna indartuz.
- Hezkuntza oso bat sustatzea du xede, horrela, hezkuntza-jardueretan estu-estu txertatuta egon daitezen gorputza, objektua, ekintza, pentsamendua, beste pertsona eta nia, eta baita alderdi afektibo, arrazional, erreal eta irudimenezkoak ere.
- Haurrak bilaketa berrietara, kontzientzia-hartzeetara eta abstrakzioetara bideratuko dituen hezkuntza sortzailea programatzea.
- Gure Hezkuntza Proiektuak azpimarratzen du guztion erantzukizuna dela ikasleen hezkuntza eta ikaskuntza. Kontuan izanik ikasleek euren bizitzako lehen urteetan jasotzen duten hezkuntza erabakigarria izango dela pertsona gisa izango duten garapenean, ezinbestekoa da familiaren eta haur eskolaren arteko lankidetza eta kooperazioa.
- Familiei haurren garapen integralerako laguntza ematea.
- Euskara komunikazio- eta ikaskuntza-hizkuntza gisa erabiltzen dela bermatzeko baldintza egokiak sustatu eta bultzatzea, ezein haur edo familia baztertu gabe, euren komunikazio-hizkuntza edozein delarik ere.
- Hezkidetzaren alde egiten dugu, sexuagatiko bereizketarik gabe, eta berdintasunerako heztearen alde; hartara, haur guztiek beren garapen ebolutiboan aukera berdinak izan ditzaten.